Megafonia balego, ondoren esan zuen gora Santiago ozen entzungo litzateke plazan. Lopez de Zubiriak Bakaikuren izena makina bat artisau azoken bidez zabaldu du.
Etxajua lehertu eta segituan Txorongo txarangak plaza bere doinuekin girotzea ekin dio, ondoren herrian barnako kalejira egiteko. Kintoek eta kinto gazteek zortzikoa dantzatu zuten plazan. Haiek dantzatzeko doinuak Rafael Goñik eta bere iloba Ekhi Barandiaranek jo zituzten. Eta akaberan haiekin batera jota dantzatu zuten hainbat bakaikuarrek. Haurrendako japoniar bonben txanda izan zen ondoren. Eta Bakaikun festak hasi besterik ez dira egin.