Barnetegiak Agustik Lopez de Zubiria omendu du

Guaixe 2025eko uztailaren 21a

Barnetegiko kideek Agustin Lopez de Zubiriari oparia egin ondoren. UTZITAKOA

Koadro bat eta habanera doinuan kantatutako bertsoa oparitu zizkioten garilaren 18an, ostiralean.

Bakaikuko barnetegiak Agustin Lopez de Zubiria ilarrontzi egile bakaikuarra omendu zuen. Bi opari egin zizkioten. Alde batetik, koadro bat zeinetan, alde batetik, Agustin bera ilarrontzi bat egiten ageri den eta, bestetik, ilarrontzi batzuk. Tartean egunean bertan kantatu zioten bertsoaren letra dago. Azken hori barnetegiko bi kidek kantatu zioten, beste batek gitarrarekin lagun zutela. Koadroa etxeko ezkaratzeko kutxa gainean du Lopez de Zubiriak. 

Kantatutako bertsoa
Lopez de Zubiriatar 
Agustin dugu ardatza
Beti pozik, beti alai
Biba zure esku dantza!
Herri jakintza gordailu
eskulangile arnasa
Sormen beteko artista
Zaila egiten erraza
Munduan konkistatuta
Hamaika merkatu plaza
Bakaikun ilarrontzia
Iturmendin yuntzilatza
Urdiainen da yuntziya
Eta Etxarrin isatsa
Betiko eta bakarra
da Agustinen erratza. 

Doinua: Habanera