Udalak auzolan deialdia egin du

Guaixe 2025eko irailaren 18a

Bargan bidea auzolanean markatu zutenekoa. ARTXIIBOA

Aukeran bi egun, larunbatak, eskaini ditu.

Bakaikuko Udalak irailaren 27rako eta lastailaren 4rako auzolan deialdiak egin ditu. Egun horietan kaleen eta baso bideen garbiketa egin nahi du udalak. Auzolanetan parte hartuko dutenei arropa zaharra eta lanerako eskularruak eramatea gomendatu die udalak. 

Auzolanean izena emateko lau modu daude: bakaiku.eus webgunea, udalaren Whatsapp edo Telegram kontuetara (622 268 161) mezua bidaliz, partehartzea@bakaiku.eus posta elektronikora mezua bidaliz eta udaletxeko idazkaritzan edo 948 562 509 telefono zenbakira hots eginez.