Bakaikuko Katxarro Egunera

Guaixe 2025ko urr. 9a, 12:17

2024ko Katxarro Eguneko topaketa. ARTXIBOA

Urriaren 11n, larunbata, Bakarrekoetxea elkarteak antolatutako klasikoen erakusketa izanen da; hamargarren urteurrena ospatuko dute. 

Bakaikuko Bakarrekoetxea elkartearen VIII. Katxarro Egunean autoak, kamioiak, motorrak, bizikletak eta bestelako tramakuluek parte hartuko dute. Aurten hamar urte beteko ditu klasikoen topaketak, eta egunean parte hartzera animatu dituzte sakandarrak. 

Bakaikuko VIII. Katxarro Eguna

Urriak 11 larunbata

10:00 Klasikoen Topaketa.

11:30 Parte hartzaileendako auzatea.

12:00 Sakantik ibilbidea.

14:30 Bazkaria, elkartean.