Udal zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2025eko urriaren 28a

Bakaikuko udaletxea. ARTXIBOA

Kontribuzioaren bigarren zatiaren txanda da. 

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, hiri eta lur kontribuzio zergaren bigarren seihileko kuota aurki kobratuko du. Baita Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ere bai. Udal ordainketak helbideratuta dituztenei zenbatekoa kontu korrontean kargatuko die udalak. Ordainketak helbideratu gabe dutenek, berriz, Laboral Kutxan egin beharko dute ordainketa azaroaren 30a baino lehen.