AHT ibilbide proiektua

AHTko ibilbidea zehazteko zundaketa atzeman dute

Guaixe 2025eko abenduaren 15a

Zundaketak egiteko zundagailua. UTZITAKOA

Olaberrian izan da. Batzarrera deitu dute. 

Stop zundaketak, AHTrik ez! ekimenak jakinarazi duenez, Olaberrian zundaketa bat atzeman dute. Ondorioz, larrialdi protokoloa aktibatu du. Informazio batzarra deitu du gaur, astelehena, abenduak 15, 18:00etan Olaberriako udaletxe ondoan. 


Zundaketa. UTZITAKOA

Jakina denez, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin non lotu erabakitzeko zundaketak eginen dituela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. AHTren trazadura posible hori gauza daitekeen jakiteko Beasainen, Idiazabalen, Ataunen eta Bakaikun zundaketak eginen zirela jakinarazi zuten ministeriotik. Zazpi gunetan eginen lituzkete, eta enpresak segurtasun pribatua izanen luke. Lanak emanak daude eta enpresak zundaketak egiteko bederatzi hilabete ditu. 

Ekimeneko kideek gogorarazi dutenez, "mugimendu susmagarriren bat antzemanez gero, hots egin 656 711 130 telefono zenbakira, eta dagokion udalari ere".