Bake epaile eta ordezkoaren bila

Guaixe 2026ko urtarrilaren 12a

Bakaikuko dalaren furgoneta udaletxe parean aparkatuta. ARTXIBOA

Kargurako boluntarioak aurkezteko hamar eguneko epea zabaldu da. 

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Bakaikuko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude. Udalak kargu horietarako proposamenik egin ez duenez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Gobernu Salak zuzenean izendatuko ditu. Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak honakoak dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik kondenaturik ez egotea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea. 

Izendatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten dezakete, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (Elio epailearen plaza 1, 31011 Iruña). Eskaerarekin batera, alegatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, norberaren ibilbide akademiko eta profesionalari dagozkionak. Eskaerak aurkezteko epea ilbeltzaren 17an despedituko da.