pala

Larruzko pala partidak Bakaikun

Guaixe 2026ko otsailaren 26a

Gure Pilotakoak, entrenatzen. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean finalaurrekoak daude jokoan

Etxarri Aranazko Gure Pilota klubetik azaldu dutenez, martxoaren 1ean, igandea, larruzko pala partidetako finalaurrekoak jokatuko dira Bakaikuko pilotalekuan. 

Lehen partidan Sanchezek eta Goikoetxeak Altadil eta Aiesa izango dituzte aurkari, eta bigarrenean Mundiñanok eta Apalategik Goienaga eta Urriza.