Bakarreko Etxea elkarteak Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa hartu zuen otsailaren 20an. Hamaika bikotek eman zuten izena eta guztietan onenak Aingeru Lopez de Zubiria eta Juan Cerezo izan ziren, finalean Eneko Larraza eta Ibai Senarri irabazita. Bi bikoteak Euskal Herriko Mus Txapelketako Nafarroako finalerako sailkatu dira. Haietakoren batek ezin badu joan, haren ordez Igor Razkinek eta Jon Jimenezek osatutako bikotea joanen da.