Bakaikuk badu bake epailea

Guaixe 2026ko martxoaren 23a

Bakaikuarrak kalean. ARTXIBOA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak egin du izendapena.

Bakaikuko bake epaile kargua hutsik zegoela eta, ardura hartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu zen. Epea bukaturik, Esibaliz Lopez Goikoetxeak eta Oier Larrañaga Floresek aurkeztutako eskaerak jaso zituzten eta horiek aztertu ondoren, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, eskatzaileek aurkeztu dituzten merezimenduak baloraturik, erabaki zuen Oier Larrañaga Flores Bakaikuko Bake Epaitegiko epaile titular izendatzea, eta ordezko epailearen postua bete gabe uztea.