Udaberriko festak bertan dira

Guaixe 2026ko apirilaren 13a

Udaberri festetarako karpa Santio plazan. ARTXIBOA

Apirilaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata, ospatuko dituzte festak Bakaikun. 

Bakaikuarrek Udaberri festak ospatuko dituzte apirilaren 17an eta 18an, ostirala eta larunbata; igandean, gainera, karpa desmuntatzeko auzoala deitu du Bakaikuko Udalak. Izena eman nahi duenak udaletxeko idazkaritzan, zinegotziren bati esan, udaleko Whatsappera mezu bat bidali edo bakaiku.eus webgunearen bidez eman dezake izena. Festak 19:30ean piztuko dute etxajuarekin hasiko dira ofizialki, baina aurretik gazte bazkaria eta frontenis txapelketako finala antolatu du gazte asanbladak. Asteburuan zehar hainbat ekimen izanen dira.  

2026ko Bakaikuko Udaberri festak

Apirilak 17 ostirala

15:00 Gazte bazkaria.

18:00 Frontenis txapelketako finala.

19:30 Festen hasierako etxajua.

19:45 Eztanda txaranga.

20:00 Pintxopote autogestionatua.

23:00 Elektrokela elektrotxaranga.

Apirilak 18 larunbata

13:00 Trikitilariek girotutako poteoa.

14:30 Herri bazkaria.

16:00 Haurrendako jolask.

18:00 Txalaparta tailerra.

19:30 Pantxo Balbuena.

22:00 Guri bost.

00:00 DJ B-teta.

Igandea 19 igandea

16:00 Desmontajea.