Bakaikuko Udalak aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko deia egin du. Ordainketa egiteko borondatezko epea martxoaren 24an zabaldu zen eta apirilaren 24ra arte iraunen du. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei aipatutako epearen barruan kargatuko zaie zenbatekoa beraien kontu korrontean. Ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek, berriz, udalaren kontu korrontean ordainketa egin beharko dute.