Lainopean, maiatza gora

Guaixe 2026ko maiatzaren 4a

Hainbat bakaikuar elkartu ziren eginkizun horretarako. 

Basoan barna sartu beharrean, bakaikuarrek aurten bide bazterrean opatu zuten haien gustuko enborra. Sokekin lotu eta mendi gaineraino arrastaka eraman zuten. Han, beharreko segurtasun neurriak hartuta, maiatza zutitu zuten bakaikuarrek. Aurtengo lehena, bigarrena herrian zutituko baituten sanjoanetan.