Istripua autobian

Guaixe 2026ko maiatzaren 25a

Suhiltzaileak istripua izandako autoan lanean. @bomberos_na

Ez zen zauriturik izan.

Sakanako Autobian (A-10), Bakaiku parean, Etxarrirako noranzkoan zihoan auto batek istripua izan zuen larunbat arratsaldean. Ibilgailua bidetik atera zen eta bide bazterrean alde baten gainean gelditu zen. Ez zen inor zauritu, kalte materialak besterik ez ziren izan. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina, Altsasuko parkeko suhiltzaileak, anbulantzia bat eta foruzainak joan ziren. Azken horiek arduratu ziren istripua ikertzeaz.