Jubilatu elkartea San Joanak prestatzen

Guaixe 2026ko maiatzaren 25a

Bakaikuarrak kalean. ARTXIBOA

Urtero moduan bazkaria antolatu dute.

Bakaikuko Hiru Haitz jubilatuen elkarteko zuzendaritza batzordea San Joan eguna prestatzen hasi da. Elkarteko zuzendaritza batzordeak Bakaikuko jubilatu guztiei jakinarazi die garagarrilaren24an, San Joan egunez, bazkaria antolatu duela. tokia zehazteko dago oraindik. Bazkari horretara elkarteko kideak eta ez direnak joan daitezke. Izena eman nahi duenak maiatzaren 31ra arteko epea du izena emateko. Horretarako Estrella Larrañaga edo Jose Angel Galarzarengana jo beharko dute interesa dutenek. Pertsonako 40 euro ordaindu behar dira.