Nafarroako Gobernuaren Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak zortzi pertsonari torturak pairatu zituztela ofizialki aitortu die., Hau da, “giza eskubideen urraketen biktima” izan direla esan die zortzi pertsona horiei. 16/2019 Foru Legearen babesean ofizialki torturaren biktima gisa aitortuak dituztenen artean Iñaki eta Gorka Urteaga Arduya bakaikuarrak daude. Guardia Civilak atxilotu eta torturatu zituen 2000. urtean.
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek osatzen duten Egiaren garaia da dinamikako kideek aitortzen balorazio "positiboa" egin dute. "Ebazpen horiek pauso garrantzitsua dira estatu indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina agerian jartzeko, eta urte luzez ukatu edo isilarazi diren errealitateak aitortzeko", adierazi dute. Nabarmendu dutenez, "Nafarroan eta Euskal Herri osoan Estatuak eragindako giza eskubideen urraketa larriak argitzen jarraitzea ezinbestekoa da, egia, justizia, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak eta memoria osoa oinarri izango dituen etorkizuna eraiki nahi badugu".
Dinamikako kideek azaldu dutenez, Nafarroan dagoeneko 137 pertsona dira jada orain arte Foru Lege honen esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak. Deia ere egin dute: "Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiak aitortza eskaerak aurkeztera animatzen ditugu, eta izapideak egiteko laguntza behar duten pertsona guztiei laguntzeko prest gaudela berretsi nahi dugu".
Aitortzak
Hildakoa
Mikel Arregi Marin lakuntzarra. Guardia civilek tirokatua 1979an.
Erasoak
Josu Imaz Prim altsasuarra. Bonba paketea jaso zuen 1981ean eta autoan bonba jarri zioten 1983an.
Tortura aitortzak
Mikeldi Diaz Aldama altsasuarra. Espainiako policia nacionalek torturatu zuten 2005ean.
Joxe Aldasoro Jauregi etxarriarra. Guardia civilek torturatu zuten 2010ean.
Florentino Beraza Gastesi irintarra. Espainiako policia nacionalek eta guardia civilek torturatu zuten 1981ean.
Santi Agirre Galartza iturmendiarra. Espainiako policia nacionalek bitan torturatu zuten 1980an. Guardia civilek torturatu zuten 1980an eta 1981ean.
Juanjo Agirre Galartza iturmendiarra. Espainiako policia nacionalek bitan torturatu zuten 1980an. Guardia civilek torturatu zuten 1980an eta 1981ean.
Manuel Azkagorta Agirre olaztiarra. Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1981ean eta 1984an.
Iban Verdugo Markotegi etxarriarra. Guardia civilek torturatua 1997an.
Xabier Flores Bengoetxea. Espainiako policia nacionalek torturatua 2005ean.
Polentzi Goikoetxea Barandiaran altsasuarra. Guardia civilek eta Brigada Politiko Sozialak tortutaratua 1980an.
Jon Patxi Arratibel Garziandia etxarriarra. Guardia Civilak torturatua 1997an eta 2011n.
Purificacion Galarza Ochoa lakuntzarra. Guardia civilek torturatu zuten 1979an.
Carlos Turumbay Andueza lakuntzarra. Identifikatu gabeko gorpuek bahitu eta torturatu zuten 1979an.
Avelino Gonzalez Fernandez altsasuarra, Guardia Civilak torturatua 1983an.
Josu Rubio Mendiluze altsasuarra, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1984an.
Victoriano Lopez de Goikoetxea Bengoetxea olaztiarra. Guardia civilek torturatua 1981ean eta 1984an.
Ramon Lopez Cid altsasuarra. Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2003an.
Iñaki Urteaga Arduya bakaikuarra. Guardia civilek torturatua 2000an.
Gorka Urteaga Arduya bakaikuarra. Guardia civilek torturatua 2000an.