Bakaikuarrok herri kooperatibak jakinarazi duenez, udan dendako langileen ordezkapena egiteko pertsona bat kontratatu nahi du. Horretarako hautaketa prozesua abiatu du. Deialdian interesa duenak hilaren 28ra arteko, igandera arteko epea du bere hautagaitza aurkezteko. Horretarako, hiru aukera daude. Aurrena, 623 019 026 telefono zenbakira hots egin edo mezua bidal dezake. Hurrena, bakaikuarrok.koop@gmail.com posta elektronikora idaztea. Eta atzena dendatik pasa eta norberaren datuak dendariei eman edo dendako postontzian uztea.
Herriko denda kudeatzen duen kooperatibak %62ko lanaldiko lanpostua eskaintzen du. Kontratatutako pertsonak dendari lanak egiteaz aparte, denda bera ere kudeatu beharko du. Dendan goizeko eta arratsaldeko txandetan lan egiten da, astelehenetik ostiralera, edo larunbatera, txandaren arabera. Kontratuak garilaren 13tik agorrilaren 2ra eta agorrilaren 10etik 30era iraunen du. Kooperatibako arduradunek azaldu dutenez, hautagaiekin ordezkapen poltsa bat osatuko da, urtean zehar sor daitezkeen beharrak asetzeko.
Aukeraketa prozesuari dagokionez, hautagaiek elkarrizketa edota proba egin beharko dute ekainaren 29tik aurrera. Eskaintzaren oinarriak bertan daude. Eta aipatutako posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez jaso daitezke ere.