Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean dago

Guaixe 2026ko ekainaren 30a

Bakaikuko ikuspegia. ARTXIBOA

Dokumentu horrek udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat eman dio. 

Bakaikuko Udalak herriko balorazio txostenaren proiektua onartu du. Dokumentua garilaren 22ra arte egonen da jendaurrean. Epe horretan interesdunek eskura izanen dute espedientea udalaren bulegoan edo bakaiku.eus webgunean, kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.