Baso aprobetxamendua Bakaikun salgai

Guaixe 2026ko uztailaren 1a

Bakaikuko ikuspegia. ARTXIBOA

2024-2025 urteetarako Ustiapen eta Hobekuntza Planeko bigarren faseko aprobetxamendua da. 

Bakaikuko Udalak baso aprobetxamendua salgai jarri du. Lote bakar horrek 98.532,81 euro balio du. Hura eskuratu nahi duenak bere eskaintza garilaren 16rako aurkeztu beharko du. Lotea osatzen duten zuhaitzak Artasoro, Ikalabeta, Epeltxiki eta Errekagaizto dermioetan daude. Gehienak pagoak dira, baina haritz gutxi batzuk ere badaude. Guztira 3.917,2 metro kubiko pago egur eta 820 metro kubiko pago zur egiten dute. Guztira 4.737,2 metro kubiko.