Bakaikuarrek urteko bigarren maiatza jaso dute

Guaixe

Maiatzean mendian aurrena zutitu zuten, oraingoa herri erdian. 

Udako solstizioaren inguruan bakaikuarrek herrian, San Joan plazan, maiatza jasotzeko ohitura dute. Aurten ere hala egin zuten. Bakaikuko Gazte Asanbladak deituta, larunbatean, garagarrilaren 27an, plazan elkartu ziren makina bat bakaikuar eta urteko bigarren maiatza zutitu zuten. Ondoren, Bakarrekoetxea elkartean pintxo-potea izan zen.