GHren ingurumen baimen bateratua eguneratuta

Guaixe

GH Guerra lantegia Etxarriko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Gobernuak beharrezkotzat jo zuen hori egitea. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, GH Guerra Manutención Guema SA enpresaren ingurumen baimen bateratua eguneratu da. Zubi-garabiak fabrikatzen dituen lantegia da eta gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan inskribatu du. Beraz, sortzen dituen hondakinak egoki kudeatu beharko ditu.