Suhiltzaileek sutea itzali zuten Bakaikun

Guaixe

Bide bazterrean erretako landareen arrastoak gelditu dira.

Abuztuaren 30ean piztu zen sua, arratsaldean.

Bakaikuko dermioan, Astigarreta dermioan, ibai gaineko zubiaren aurretik, bidearen bazterrean sua piztu zen. Larrialdi zerbitzuak gaztigatuta, Altsasuko suhiltzaileen bi kamioi bertaratu ziren 15:45ean eta sua itzaltzea lortu zuten. Ezponda ondoko landaretza eta utzita dagoen partzela batean zegoen landaretza erre zen.