Duela 25 urte...

Bazkide eguna Bakaikun

Guaixe

Nahiko jende elkartu zen, ez nahi beste.

Bakarreko etxea elkartearen bazkide eguna ospatu zuten azaroaren 17an. Altzariak zaharrak berritzeko ikastaroa egin zuten udaberrian eta ikastaroan egindako lanak elkarteko atzeko gelan ikusgai izan ziren egun osoan. Bakaikuko dantzari txikien eta Altsasuko dantzarien emanaldia izan zen goizean. Ondoren auzatea. Bazkaltzera 15:00etan eseri ziren. Bazkal buruan bingoan jolastu zuten. Eguna despeditzeko danbolinean erretako gaztainak eta sagardoa dastatu zituzten.