Bakaikuko IX. Katxarro Egunak badu data: urriaren 10a, larunbata. Klasikoen Topaketan egon nahi dutenek 680 825 557 telefonoan eman behar dute izena, eta egunerako euren autoak, motorrak, kamioiak, traktoreak, bizikletak edo dena delakoak prestatu. Egun berezian, auzatea, bazkaria eta Vita Discodelia DJ izanen dira.