Bakarrekoetxea elkarteak antolatutako IX. Katxarro Eguna klasikoen maitaleen bilgunea izan zen beste behin. 300 auto, moto, bizikleta, traktore eta tramankulu inguru jarri ziren ikusgai. Sari banaketa eta hiru motorren zozketa egin ondoren, karabanan ibilbidea egin zuten Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Bakaiku artean.