Bakaikuk badu balorazio txostena

Guaixe

Bakaikuko ikuspegia. ARTXIBOA

Haren bidez udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balioa eman diote.

Nafarroako Gobernuaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta Bakaikuko Udalak herriko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratu zuten. Bi erakundeen artean edukia zehaztu ondoren foru administrazioak oniritzia eman dio txostenari. Beraz, onartu berri den agiriak Bakaikuko ondasun higiezin bakoitzari balio bat eman dio.