egitaraua

Bakaikuko Gazte Asanbladak urteurrena ospatuko du

Guaixe

Azaroaren 28an, larunbata, Burniziri Gaztetxeak BGAren XXIX. urteurrena antolatu du. 

Bakaikuko Gazte Asanbladaren 29. urteurrena ospatuko dute gazte bakaikuarrek azaroaren 28an, udan okupatutako Burniziri gaztetxean. Aurretik eskoletako eraikina erabiltzen zuten gaztetxe bezala, baina berritu zutenetik "toki finkorik gabe" zegoen gazte asanblada, eta toki bat behar zutela aldarrikatuz, Hiru Haitz bajera okupatu zuten. Hor izanen dira ospakizunak. 

BGAren XXIX. Urteurrena

Azaroak 28 larunbata

14:30 Kontzentrazio antifaxista.

15:00 Bertso bazkaria.

16:30 Bertsoak.

18:00 Trikipoteoa.

22:30 DJ.