Eskualdeko pertsona ezagunen kantu kuttunak entzun nahi? Sakatu PLAY. Musikaz Blai kantu zerrendak eskaintzen dizkizute eskualdeko euskara zerbitzuek.
Irantzu Gonzalez
"Euskal abestien abanikoa zabaldu da"

Altsasu

Irantzu Gonzalez Azpiroz dantzari eta dantza irakasleak Elaide Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuen 'Musikaz blai' egitasmoaren barruan, bere euskal abestien zerrenda osatu du.