Burundako herri batean 2020ko agorrilaren 11ko 19:40. Herriko plazetako batean bi gizonezkok topo egin zuten; bat furgonetan zihoan. ″Haren osotasun fisikoaren kontra atentatzeko asmoz, akusatuak ibilgailua azeleratu zuen, gizonaren kontra gidatuz. Oinezkoak erasoa saihestu zuen paretari itsatsi zelako″. Aurretik akusatuak eta gizonezkoak desadostasunen bat izan zuten. Lekuko batek gertatutakoa ikusi zuen, eta arriskutsua zela uste izan zuen; Guardia Civilari ikusitakoaren berri eman zion. Hala jaso da Nafarroako Auzitegiko 2. Atalaren epaian, akusatuaren helegitea atzera botaz eta Iruñeko 1. zenbakidun Zigor Epaitegiaren epaia berretsiz.