Txirrindularitza

Burundak gogotsu ekin dio 47. denboraldiari

Maider Betelu Ganboa 2023ko mar. 30a, 12:01

Burunda Txirrindularitza Taldeko talde guztiak.

Aurten 38 txirrindulari trebatzen ari dira Burunda Txirrindularitza Taldean. Juntako kideek nabarmendu dutenez, taldeak betiko filosofiarekin jarraituko du eta garrantzitsuena txirrindulariak trebatzeko ikasketa prozesua da

Marsuaren 19an Burunda Txirrindularitza Taldeak 2023 denboraldiaren aurkezpena egin zuen Iortia Kultur Gunean. Juntako idazkari Gorka Mintegik eta bokala eta eskoletako entrenatzaile den Iker Floresek gidatu zuten ekitaldia, Oscar Guerrero presidentearen eta Juan Mari Guajardo speakerraren faltan. "Aurtengoa Burundaren 46. denboraldia izango da. Juntako kideek ilusioz jarraitzen dugu lanean, gogotsu, eta aurrera segiko dugu" izan ziren Mintegiren hasierako hitzak. Iñaki Lasa presidente ordeak, Ismael Perez diruzainak, eta Pablo Urtasun, Xabier Ramirez de Alda eta Josean Begiristain bokalek osatzen dute junta.

Familia berriei ongietorria egin ondoren, klubak aurrera egiteko ezinbestekoak diren babesleen ahalegina eskertu zuen. "Eurek ere momentu txarrak bizi izan dituzte baina ez gaituzte utzi, eta gure neska-mutikoek txirrindularitzan jarrai dezaten ezinbesteko pilare dira". 

Aurten lasterketa bat gehiago antolatuko du Burundak. Marsuaren 12an izan zen lehena, juniorren 37. Udaberri Saria, erorketa batengatik bertan behera geratu zena. Apirilaren 8an kadeteen 35. Burunda Saria jokatuko da, eta aurten Olaztiko festetan uztailaren 29an lehenengoz kadeteen proba antolatu dutenez, Olaztiko eskolen proba ekainaren 25era aurreratu dute. Urdiaingo eskolen proba uztailaren 1ean izango da, Urdiaingo kadeteen proba uztailaren 4an, Iturmendiko kadeteen lasterketa uztailaren 15ean, eta, azkenik, irailean Ziordiko eta Altsasuko eskolen probak, festetan. "Gurasoak lasterketen antolaketan izugarri inplikatzen zarete, eta eskertzekoa da. Foralek ere hala esaten ziguten Udaberri Sarian, eta horrela gozamena da" eskertu zuen Mintegik. 

Betiko filosofia
Denboraldia ongi hasi dute kadeteek, Ekain Imazek larunbatean merituzko garaipena lortu baitzuen, Zarauztarra Saria. Irabaztea polita dela azaldu zuten Mintegik eta Floresek, eta Imaz zoriondu zuten, baina irabaztea ez dela klubaren helburu nagusia nabarmendu zuten. "Gure betiko filosofiarekin jarraituko dugu, neska-mutilek txirrindularitzan ongi pasa dezatela eta txirrindularitzaren balio garrantzitsuak ikas ditzatela. Giza ondasun handia dugu". Ikasketa prozesuari garrantzia eman zion Floresek. "Eskolak ikasketa prozesuaren hasiera dira. Kadete mailan institutura pasatzen dira, eta afizionatuen maila unibertsitatea da. Azkenik, profesional maila lan mundua da. Txirrindularitzan hasi diren neska-mutikoek jarraitzeko gogoa izatea da gure lorpen handiena". Lasterketetan ikusiko dutela elkar, eta klubak ateak zabalik dituela berretsi zuten. 


Burunda Txirrindularitza Taldea 2023
Eskolak (30): 
Promesak (1): Adur Arbizu Martinez.
Hasiberriak (6): Anai Mazkiaran Dieguez, Simone Flores Agirre, Aiur Matias Asurmendi, Alain Anguiano Via, Annette Curiel Peña eta Ekaitz Paularena Arce. 
Kimuak (6): Asier Galarza Zubiria, Daniel Curiel Peña, Iker Agirre Muñoa, Unax Mazkiaran Dieguez, Javier Ramirez de Alda Rojas eta Eki Arbizu Martinez. 
Haurrak (17): Oier Olaberria Goikoetxea, Xabier Curiel Peña, Markel Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Aitzol Hernaz Iraola, Ibai Galarza Zubiria, Asier Flores Agirre, Unai Gomez Lopez de Goikoetxea, Eider Mazkiaran Dieguez, Lucia Andueza Zornoza, Ekaitz Zufiaurre Goikoetxea, Egoi Urtasun Etxeberria, Ezkai Lakunza Arza, Markel Urteaga Zelaia, Enara Perez Barrenetxea, Mikel Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Mikel Audikana Portuondo eta Hodei Audikana Olaiz. 
Eskoletako entrenatzaileak: Iker Flores eta Xabier Ramirez de Alda.
Eskoletako babesleak: Quesos Albeniz, Garaje Urbasa, Katealde eta La Tasca de Don Jose.

Kadeteak (4): Ekaitz Perez Barrenetxea, Ekain Imaz Perez, Hegoi Garcia Duran eta Mikel Arrizabalaga Garziandia. 

Juniorrak (4): Iker Begiristain Andueza, Iker Gomez Lopez de Goikoetxea, Iker Agudelo Razkin eta Asier Etxeberria Anton. 
Kadeteen eta juniorren entrenatzaileak: Tomas Martinez eta Ismael Perez. 
Kadeteen eta juniorren babesleak: Quesos Albeniz.