Ezkabako espetxean hildakoak omenduko dituzte larunbatean Artikan

Guaixe 2009ko maiatzaren 7a

San Kristobalgo gotorlekuan hil eta Iruñerriko herri horretan lur eman zioten dorrobar batiArtikako Kontzejuak berriki Ezkabako espetxean "errepresioaren biktima" izan zirenen aldeko mozioa onartu du. Artikako Kontzejuak onartutako mozioan haien "errekonozimendua" adierazten zaie "San Kristobal gotorlekuko errepresioaren biktima guztiei eta justiziaren alde egin zuten lanari". Horrekin batera, kontzejuak erabaki zuen herriko hilerriko toki "ikusgarri eta duin" batean plaka bat jartzea. Plaka horrek han bertan lurperatu zituzten San Kristobal edo Alfonso XII.aren gotorlekuan izandako biktimen izenak jasoko ditu. 17 gizonen izenak egonen dira plaka horretan, horien artean Manuel Torrano Senar dorrobarrarena. GonbiteaPlaka hori da, hain zuzen ere, larunbatean agerian utziko dutena. Aurretik, 12:00etan, kontzeju etxean ekitaldia eginen dute eta, ondoren, hilerrira igoko dira plaka agerian uzteko. Artikako Kontzejuak gizarte guztiari eta bereziki plakan ageri direnen senideei ekitaldian agertzeko gonbitea luzatu die. Manuel Torrano SenarDorrobarra, Jose Maria eta Simonaren semea zen. 43 urte zituen eta ezkonduta zegoen. Ogibidez "jornaleroa" zen eta ez zekien ez irakurtzen ez idazten. Donostian epaitu zuten eta altxamendu militarrari laguntza ematea egotzi zioten. Horregatik ,12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten 1937ko maiatzaren 4an. Ezkabako espetxean urte hartako garilaren 9an sartu zuten. Ihesaldian parte hartu zuen. Gaixotasunagatik (biriketako anoxemia tuberkulosoa) 1941eko abenduaren batean hil zen. Artikan eman zioten lur. Antsoaingo epaitegiko erregistroko 14. liburuko 142. orrian ematen da heriotzaren berri.