Lehenengoak San Joan ospatzen

Guaixe 2009ko ekainaren 19a

San Joanen omenezko ospakizunak egiten lehenak izanen dira, beste behin, dorrobarrak. Gaurko eta biharko aurreratu dituzte ospakizunak. Hala, gaur, 19:00etan, San Joan ermitan bezperak izanen dira, arrosarioa errezatu eta meza izanen da. Elizkizunaren ondoren, bildutako guztiendako ardoa, gazta eta ogia banatuko dira ermitaren atean bertan. Bihar, bestalde, San Joan ermitan bilduko dira dorrobarrak. 9:00etan meza izanen dute eta, haren ondoren, elkartean herri guztiarendako gosaria prestatuko da. Bazkaria ere izanen da. Hartan, kontzejuko ordezkaria eta herriko etxe bakoitzeko ordezkari bana bilduko dira.