Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezkaba mendian, San Kristobalgo espetxean frankismo garaian hildako presoen omenez plaka bat jarri zuten Artikako hilerrian. Maiatzaren 9an jarritako plaka hartan 17 izen agertzen ziren, tartean Manuel Torrano Senar dorrobarra. Pasa den astean ezezagunek plaka hori txikitu egin zuten eta eduki faxistadun margoketa egin zuten. Plaka Artikako Kontzejuaren ekimenez jarri zen. Hark gertaera salatu eta plaka berria hilerri barruan birjarriko du.