Kontzejuak baso lanak egiteko asmoa du

Guaixe 2011ko urtarrilaren 27a

Dorraoko Kontzejuak aurten 91.640 euroko aurrekontua izanen du. Kontzejutik jakinarazi digutenez inbertsioen atalean handiena  basolanetarako bideratutakoa da. Dorraoko Kontzejuak 24.000 euro bideratuko ditu horretarako. Kontzejuaren asmoa Ostogorri eta Lezabe sasiz garbitzea da. Kontzeju arduradunek zorrak ez egiten saiatu dira aurrekontua prestatzerakoan. Bestalde, Dorraoko Itur Aldea elkartean sukaldea berritu zuten iaz, urte akaberan.