Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dorraora eramaten duen errepidean (NA-7101) lanak egiten hasi ziren atzo. Herri Lan Departamentuak errepideko zorua hobetzeko lanak eginen ditu, hainbat tokitan zartatuta baitago. Lanak direla eta astegunetan itxita egonen da errepide hori, baina ez asteburuan. Hala, gaur, 19:00etatik asteleheneko 8:00etara errepidea ibilgailuendako zabalik egonen da. Lanek irauten duten bitartean Dorraora joateko Unanutik barna egin beharko da. Bestalde, larunbatean, Dorraoko Kontzejuak bi larre enkantean aterako ditu. Ahoz eginen da enkantea, 17:00etan, kontzeju etxean.