Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bezperan suak saltatu ondoren, dorrobarrak gaur eta bihar San Juanen omenezko ermita bisitatuko dute. Gaurkoan, 19:00etan, errepide bazterreko ermitak arrosarioa hartuko du. Hura despeditu ondoren, 20:00etan, bildutakoendako ogia, gazta eta ardoa banatuko ditu kontzejuak. Bihar 9:00etarako San Juan ermitan bueltan izanen dira dorrobarrak, meza izanen baita han. Errezatzen herrira bueltan eginen dute emakumeak eta behin herrian, 10:00etan, Itur aldea elkartean gosaria izanen da. Eguerdian, aldamenean dagoen Ittur aldea frontoian pilota partidak izanen dira. San Juanen omenezko ospakizunak bazkariarekin despedituko dira. Dorraoko etxe bakoitzeko pertsona bat bilduko da bazkari horretan.