Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Juan egunean III. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa hartu zuen Hernanik. 11 aizkolari lehiatu ziren, tartean Dorraoko Iban Resano. Ondokoak izan zituen aurkari: Unai Aldape, Jon Irazu, Beñat Lekue, Raul Kastro, Aritz Oregi, Ruben Saralegi, Iñaki Agirre, Julen Kañamares, Xabier Alkizalete eta Mikel Larrañaga. Aizkolari bakoitzak launa pago-enbor kanaerdiko ebaki behar zituen, eta saria, ondokoa: lehendabiziko biek final handia jokatzeko txartela lortzea.Multzoka aritu ziren. Lehen kanporaketan Lekue, Agirre, Alkizalete eta Resano aritu ziren. Hain zuzen ere, Dorraoko Iban Resano izan zen azkarrena (8:56), eta hirugarren txandakoek bigarren kanaerdikoa ebaki arte, bere denbora izan zen onena. Baina, tamalez, dorrobarra finaletik kanpo geratu zen, hirugarren txandako Larrañagak (7:47) eta Irazuk (7:50) azkarrago erdibitu zituztelako lau kanaerdikoak.Hortaz, Larrañagak eta Irazuk lortu dute III. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finalera sailkatzea. Tamalez, Iban Resano ateetan gelditu da, baina ezinezkoa izan du finalean egotea, minutu batera sailkatu baita.III. Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketan guztira 35 aizkolari lehiatuko dira, hiru jardunalditan banatuta. Kanporaketa bakoitzeko lehen bi onenek lortuko dute finalerako sailkatzea. Momentuz Larrañagak eta Irazuk lortu dute. Hurrengo jardunaldia igandean, uztailaren 3an jokatuko da Usurbilen.