Ez gara ezberdinak

Guaixe 2011ko uztailaren 6a

Mezu hori zabaldu zuen Motxila 21 taldeak joan zen ostegunean, Iruñeko Caballo blanco txokoan. Down Sindromearen elkartean sortutako taldea Nafarroako 7. Musika Galan ibilbide onenaren saria jaso berri zegoen eta gogotsu hartu zuten kontzertua. Taldea osatzen dute 12 lagunen artean dago Aintzane Lizarraga. Dorrobarrak saxofoia jotzen du. Hain zuzen, metalak eta perkusioa dira taldearen oinarria. Musikariek Barricadako Enrique Villarreal el Drogas eta Mareako Kutxi eta Piñasen laguntza izan zuten, baita zenbait familiarren laguntza ere, besteak beste, Aintzaneren ahizparena. Eguneko sorpresa Mareako Kutxiren No somos distintos abestiarekin etorri zen. Taldeko kideek Down Sindromearen aurpegia zuen kartoizko karetak atera zituen. Horrela, une batez musikarien eta ikusleen arteko ezberdintasunak desagertu ziren. Musikariek ikusleak bereganatu zituzten.