San Antonek bilduta

Guaixe 2012ko urtarrilaren 23a

Goizetik meza entzun zuten kofrade guztiek. Ondoren priorearen etxean joan ziren errespontso bat errezatzera. Hildako kofradeen alde biak ere. Juan Francisco Lizarraga Pueioren etxean izan zen errespontsua. Prioreaz gain elkartearen martxaz idazkaria ere arduratzen da. 2.000. urtetik Mikel Lizarraga da idazkaria.San Anton kofradiak 34 kide ditu eta larunbatean Itur Aldea elkartean bazkaltzera 31 bildu ziren. Dorraoko emakume batzuk prestatutako bazkaria zerbitzatzeaz prioreak lortutako hiru gazte aritu ziren: Borja Marin Lizarraga eta Juan Manuel eta Mikel Lizarraga Pueio anaiak. Mahaira eseri aurretik kontuak garbi utzi eta heldu den urteko priorea zozketa bidez aukeratu zuten san antondar dorrobarrak.34 kide ditu Dorraoko San Anton kofradiak. Guztiak ere San Juan Txiki kofradiako kide ere badira. Azken hori iraileko aurreneko larunbatean ospatuko da. Kofrade guztiak gizonak dira. Jakinarazi digutenez, oraindik emakumerik ez du sartzeko eskaerarik egin eta horregatik ez dute sekula gaia mahai gainean izan.San Anton kofradia 1923an sortu zen. San Juan txiki kofradiak, ordea, 350 urte baino gehiago ditu. Kofradia horren 1.734 urteko akta liburua gorde dute Dorraon. Aurretik zegoena erre egin zen elizan izandako sute batean. Garai batean kofradiek behera egin zuten eta desagertzeko zorian egon ziren. Urte txarrak izan zituzten priorearen etxean denak hartzeko aukera ez zutelako. 1974an Itur aldea elkartea egin zenean bizi berria eman zien kofradiei.Bi erakundeek ere kideren bat hiltzen denean kofrade guztiak biltzen dituen haren aldeko meza ateratzen dute. Baita loreak jarri ere.