Resano Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalean

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketan 30 aizkolari lehiatu dira. Hiru kanporaketa jokatu ondoren finalerako txartela lortu duten sei aizkolariek igandean, azaroaren 11n, final handia jokatuko dute Aldatzen, pilotalekuan, 13:00etan. Ondoko sei aizkolariak ariko dira: Raul Kastro urroztarra, Ruben Saralegi leitzarra, Arkaitz Jauregi ilarduiarra, Sakanako Aizkora Eskolan trebetutakoa, Asier Pellejero aresoarra eta Iban Resano dorrobarra. Bost pago enbor erdibitu beharko dituzte, 3 kanaerdiko eta 2 60 ontzako. Garailea, txapela janzteaz gain, Euskal Herriko II. Mailara igoko da. Lehia oso estua espero da.