Dorrao platoa bihurtuta

Guaixe 2012ko azaroaren 22a

Aintzane Lizarragaren musika taldeak, Motxila 21ek, lastailean bideoklipa grabatu zuen. Kutxi Romeok konposatutako No somos distintos kantuari Iñaki Alforjak jarri zizkion irudiak. Nafarroako hainbat tokitan hartu zituzten bideokliperako irudiak, tartean Dorrao. Eta makina bat dorrobarrez lagunduta egin zen filmazioa, Unanuko Momoxarroak ere animatu ziren.