Aurrezteko neurriak

Guaixe 2012ko azaroaren 28a

Dorraoko kaleak argitzen dituzten faroletan aldaketak egiten ari dira egun hauetan. Dagoen azpiegitura mantenduz, elektrizitate kontsumo txikiagoa duten ekipoak jartzen ari dira. Ordu jakin batetatik aurrera, gainera, energia fluxua murrizteko aukera ere ematen dute. Kontzejuko buru Pedro Diez de Ultzurrunek esan digunez dirua aurrezteko neurria da. Ildo berean kokatu du Diez de Ultzurrunek kontzejuan aztertzen ari diren beste aukera bat: ur biltegian soberan duten ura baratzeak ureztatzeko erabiltzea. Dorrao bereko iturburu batetik hartzen du ura herriak eta beti dago sobera. Azken hori ur edangarri gisa ez tratatzea eta horrela gutxiago gastatzea nahi luke kontzejuak. Horretarako aukera dagoen aztertzen ari da kontzejua, esan bezala. Bestalde, Dorraoko Kontzejuak 60.350 euroko aurrekontua onartu du heldu den urterako.