Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat gauerditik aurrera Asto rock: Maritrinis, Lady tripi eta Josu Jon y mas taldeekin jaialdia. Arratsaldean, Motxila 21 taldea ere ariko daAgorrilaren erdialdean lau eguneko ospakizunak izaten dira Dorraoko festak. Krisia dela eta egunero dantzaldia ordaintzeko adina diru ez zegoela eta festak egun bat gutxiagorekin gelditzea pentsatzen hasi ziren batzuk. Hori gertatu baino lehen jaialdi bat antolatu eta festak bere horretan mantentzeko diru ateratzea bururatu zitzaien batzuei. Horretaz gain, ateratzen denetik Iñaki Marin presoaren senideei ere bidaietako gastuetarako dirua emanen diete. Izena eman behar eta Asto Rock izena jarri diote larunbateko egitarauari. Rock jaialdi bat zena, zabalduz joan zen egitarau osatua osatuz. Esaterako Iban Resano aizkolaria Zumarragako gizon proba taldearen kontra neurtuko da. Dorrobarrak 3 oin biko eta zutik dagoen 45 ontzako enborra moztu beharko ditu. Zumarragarrek, berriz, 42 plaza egin beharko dituzte. Egitaraua16:30ean Aizkolaria & gizon proba.18:00etan Iruñeko Batukada.19:30ean Motxila 21 taldearen kontzertua. 22:00etan Afaria elkartean. 00:00etan Kontzertuak: Maritrinis, Lady tripi eta Josu Jon y mas.