Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko katedraduna da Martin Razkin Lizarraga dorrobarra. Iustel argitaletxearekin Nafarroako tokiko zuzenbideari buruzko liburua argitaratu du: Derecho Local de Navarra. Razkinek zuzendutako liburuan herrialdeko tokiko zuzenbidearen aspektu nagusienak, berezko berezitasunak azaltzea da. Gaiak garrantzia du, krisiagatik Toki Administrazio maparen erreforma lehen planora ekarri delako.Razkinez gain, gaian adituak diren beste egile batzuek ere parte hartu dute: Juan Cruz Alli Aranguren, Jose Francisco Alenza Garcia, Miren Sarasibar Iriarte, Ignacio Amatriain Zia eta José Antonio Razkin Lizarraga. Azken hori ere dorrobarra.