Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturtearen hasiera eta gero, Ergoienako birak irekitzen du Sakanako atletismo proben egutegia. Aurten 9. edizioa du Ergoienak Birak eta bihar, larunbatean, hilak 21, jokatuko da Dorraotik hasita, 17:00etatik aurrera.Helduak eta kategoria txikiakErgoienako Udalak, Euskadiko Kutxaren eta Unanumo pentsuen laguntzarekin antolatutako probak bailarako hiru herriak batzen ditu, 8,5 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Aurten Dorraon hasi eta bukatuko da, Unanutik eta Lizarragatik pasa eta gero. Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako puntuagarria da.Adin txikikoek ere lehiatzeko aukera daukate, benjaminen, kimuen, haurren eta kadeteen eta jubenilen proba antolatu baita. Kategoria txikikoendako dominak eta nagusiendako trofeoak daude jokoan. Horretaz gain, Ergoienan erroldatutako lehengo korrikalariak sari bikaina jasoko du: bi pertsonendako afaria Zugain jatetxean. Eta ibarreko produktuen loteak zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Aurreko urtean Javi Moreno altsasuarra izan zen garailea.Izen-emateaLasterketa egunean bertan, proba baina ordu bat lehenago. Informazio gehiagorako: www.ergoiena.com edo www.dantzalekusakana.com web guneak.