Razkinek administrazioek dituzten enpresa datuen babesa aztertu du liburu batean

Guaixe 2013ko abenduaren 23a

Martin Razkin Lizarraga Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko katedradunak liburu bat argitaratu zuen hilaren hasieran. Lan horretan dorrobarrak administrazio publikoek dituzten enpresa datuen babesa aztertu du. Iustel argitaletxeak argitaratu du liburua Ingeteam enpresarekin lankidetzan, eta Administrazioen gardentasun printzipioaren eta hirugarrenek bidegabeki erabil ditzaketen enpresa datuen beharrezko isilpekotasunaren arteko oreka bilatzeko beharrari buruz gogoeta egin du egileak. Liburuak bereziki aztertzen ditu konkurrentziaren babesa, kontratazio publikoa eta ingurumena.