Iban Resano Zilarrezkotik kanpo

Guaixe 2014ko urtarrilaren 7a

Binakako Urrezko Aizkorako 2. Mailatik edo Zilarrezko mailatik kanpo geratu dira Aritz Irazabal eta Iban Resano dorrobarra, Errege Egunean, Elorrion, Aratz Mugertza III.aren eta Mikel Larrañagaren kontra galdu eta gero. Jokatutako proba guztietan gailendu ziren Mugertza III.a eta Larrañaga gipuzkoarrak; lan guztiak egiteko 17 minutu eta 48 segundo behar izan zituzten. Aldiz, 19 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten dorrobarrak eta bizkaitarrak.