Dorraoko Kontzejuak aurten 81.200 euroko aurrekontua izanen du. Hala ere, aurreikusitako lanak Ergoienako Udalak emandako diru-laguntza bati esker eginen ditu kontzejuak. Alde batetik, Alondegiko teilatua konponduko da. Bestetik, herriko ur biltegian soberan dagoen ura baratzak ureztatzeko asmoa luke kontzejuak. Bestalde, Dorrao eta Unanu lotzen dituen dermioko bide bat berritzeko aukera aztertu zuten bi herrietako kontzejuek baina, azkenik, ez da lan hori eginen.