Dagoenari eusteko aurrekontua

Guaixe 2014ko abenduaren 29a

Azaroaren 3an egindako bilkuran Dorraoko Kontzejuak heldu den urteko aurrekontua onartu zuen. 51.600 euro izanen ditu kontzejuak kudeatzeko. Pedro Diez de Ultzurrunek azaldu digunez, baso-lantegietatik edo larreetatik dirua atereaz gero mantenu lanetara (bideak edo bestelako matxurak konpondu) bideratuko litzateke.