Iban Resano dorrobarrak eta Aitor Senosiainek aurrera egin dute Zilarrezko Binakako Aizkora Txapelketan. Igandean Zubiaga-Kintana eta Toledano-Trilla izango dituzte aurkari Bilboko Kastrexanan, 13:30ean, jokatuko den D multzoko jardunaldian. Bost lan egin beharko dituzte: 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagoan erdibitu, 45 ontzakoa erlojupekoan moztu, 45 ontzakoa zutik erdibitu, 60 ontzakoa zeinek azkarren moztu eta lan erdia, 54 ontzako 4 enbor erdibitu.